Ibaiak eta trenbideak Sacem aldeko ibai ertzeko gune handi bat erabilgaitz usten dute eraikuntzarako. Beste ibai ertzean aldiz, Larrea auzoa dugu; Billabona erdigunearekiko menpekotasun handia duen auzoa. Beraz, Sacem inguruan auzo berri bat garatzeak polo berri bat sortzea suposatuko luke, auzo autónomo bat.
Horrek gure ustez, ondorio lazgarriak eragingo lizkioke Billabona herriari. Izan ere, auzo horrek autonomiaz funtzionatzeko adinako tamaina izango balu, Larrea auzoan eragina izango luke, erdiguneari garrantzia kenduz, eta erdigunea eta auzo berriaren arten bretxa bat sortuz.
Hobe litzateke auzo berriaren kokagunea birplanteatzea. Lan horretan, egoki ikusten dugu auzo berria Elbarrena inguruan kokatzea. Kokaleku honek Billabonako erdigunearekin lotura zuzenagoa izango luke eta herriaren hazkuntza naturalaren pausu bat gehiago izango litzateke. Gaur egun Elbarrenan dagoen industria zaharkitua aldiz, Sacem eta Irura artean kokatu ahalko litzateke izaera berri bat emanez, hau da, eguneratuz.
Hortaz, Sacem herriaren eta alde produktiboaren arteako topagune puntua izango litzateke eta bisagra funtzioa egingo luke. Bertarako pentsaturiko erabilerak sortze prozesuarekin lotura izateaz gain, egindako lana gizarteratzeko ahalmena izan beharko luke.
Gure aldetik, euskal filmaketa munduan dauden beharrizanak aztertuta eta Andoaingo zine eskolaren gertutasuna kontuan izanda, grabaketa eta produkzio gune bat Sacem-en kokatzea aproposa iruditzen zaigu. Izan ere, gaur egun lan hau egiteko tokiek ez dute behar haina baliabide ez eta tamaina. Horri irtenbidea ematera dator SACEM STUDIO
VILLABONAKO SACEM LANTEGIAREN BIRGAIKUNTZA
Hace 16 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario